2012-12-20

ASKI DA GEZURREKIN! PROBINTZIAKO HITZARMENAK EZ DU BEREAK EGIN!EZ DEZAKEGU INORK ITZAL DEZAN UTZ!

Aurrekoetan jakinarazi dizuegu azken lan erreformak zuzenean erasotzen diela langileen eskubideei. Erreforma honek errotik aldatu du egun arte ezagutu dugun negoziazio kolektiboaren eredua. Langileok negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe utzi nahi gaituzte.
ELA sindikatuak banatu duen informazio-orrian adierazi du erreformaren ezarpenei men egiten diela eta aukera bakarra enpresaz enpresa negoziatzea dela. Ezkutatzen ari dira ere, aurre ez egitea erabaki duen erreforma horri esker (onartu duena) eta enpresa estatu mailakoa baldin bada, ezar diezaiguketela dagokion enpresan, estatu mailan negoziatu dutena.
Ez dakigu nolatan, ELAk honelakoa bota ondoren, lasai-arraio gera daitekeen, jakin badakielako, erreforma bere egitea eta berau onartzea ez obeditzearen aurkakoa dela. ELAk esparru politikoari hainbestetan eskatzen dion eta enpresa eta negoziazio mailako bere jarduera esparruan horren gutxi erabiltzen duen desobedientzia hain zuzen. LABek berresten du badela alternatiba!
Horretxegatik deitu zuen greba orokorra gehiengo sindikalak. Egin ditugun greba bakoitza eta guztiak Madrilen ezarpenei aurre egiteko deitu genituen. Esan, esan genuen, egunez egun borrokatu behar zela gure eskubideen alde eta lan erreforma ezar liezaguketen eragozteko. Helburu horretan irten ginen kalera euskal langileok. Kezkagarria da ELAk argi ez jakitea zergatik egin zituen.
LABek babestuko du negoziazio kolektiboaren berezko esparrua Euskal Herriarentzat, negoziazio esparru guztietan: intersektorialean, sektorekoan eta enpresakoan. Eta babestu, greba egin eta aurreko egunetan, greba egunetan eta ondorengo egunetan babestuko ditu ere,


gure eskura dauden baliabide guztiak erabiliz.
EZ DIEZAGUTELA ZIRIRIK SAR, ENPRESAKO HITZARMENAK EZ DIRA IRTENBIDEA!
LABek betidanik esan du probintzia mailako hitzarmenak sektoreko langile guztien baldintzak (guztientzako hitzarmena) arautzen dituen oina dela eta enpresako hitzarmenak probintziako hitzarmenean arautzen dena hobetzeko bitartekoak direla. Hortaz, bi negoziazio esparruak osagarriak dira (probintziakoa eta enpresakoa), baina enpresakoa ez da inoiz probintziako hitzarmenek jasaten duten erasoen irtenbide.
Beraz, LABek berresten du enpresako hitzarmenak ez direla bide bakarra. Ez dira inoiz horrela gertatu, ez eta oraingoan ere. Probintzia mailako hitzarmenak galtzen eta estatu mailako hitzarmenak ezar diezaguten uzteak sektore honetako milaka eta milaka langile negoziazio esparrurik gabe uztea dakar berekin, lan harremanak banan-banangoak izatea dakar. LABek ez du inondik inora honelakorik onartuko.
Madriletik datozen eraso guztiak gerarazteko bide bakarra langile guztion antolakuntzan eta baterako borrokan datza. Gure eskubideen aldeko, GUZTIONAK diren eskubideen aldeko borroka piztu behar dugu (hamaika urtetan eta guztion ahaleginari esker irabaziak)! Nahiz enpresa handietan nahiz txikietan lan egiten badugu ere. Eta horri esaten zaio: PROBINTZIAKO HITZARMENARI EUTSIKO ZAION ARTE, HURA BABESTU ETA BORROKATU!!! Balio izan dezala, gutxieneko erreferentzia gisa, berau hobetzeko behar besteko indar harremanak dituzten enpresentzat!
Ez gaitezke segadan eror eta ez dezakegu gure eskubideen defentsa “nork bere burua salba dezala!” batean bihurtu.
Euskal Herrian badakigu zer den borrokatzea eta ezarpenei garaitzea. . Ez dezagula ahaztu!
ZELAN?
- Sektore guztientzat lanbide arteko akordioa edo sektoreko esparru-akordioa: helburu horretan, urriak 18 zituenean, deitu genituen gainontzeko sindikatuak eta patronala. Akordio hauen helburu nagusia probintziako hitzarmenak estatuko akordioez babestea da. Guztiz legezkoa da, eta ELAK badaki. Zergatik ez dio inolako baliorik ematen honi eta LAB deskalifikatzen du, erreforma ez dugula irakurri esanez? Ba ez dutelako agerian laga gura probintziako hitzarmenen desagerpena eta estatu mailakoak ezartzea ez zaiela axola.
Ezartzeko garaian, enpresako hitzarmenek Probintziako hitzarmenei nagusitzen zaizkionez, esan behar dugu:
a) Politikoki garrantzia handia dauka patronalak eta sindikatuok akordioak lotzea, probintziako hitzarmenak oinarrizko erreferentzia izan daitezen, eta hori ELAk badaki.
b) Enpresako hitzarmenek probintziakoaren gainetik egon daitezen, beharrezkoa da, enpresetan, batzordearen gehiengoarekin akordioa azpitik sinatzea. LABek ez du egingo eta konpromiso bera eskatzen diegu gainontzeko sindikatuei. Zer egingo du ELA?
Bilera hartan bi elementu geratu ziren agerian: alde batetik, LABek blindatu gura duela negoziazio kolektiboaren euskal esparrua Madrilek duen ezartze ahalmenaren aurka eta bestetik, CCOO gurekin bat datorrela eta ELA eta UGT-ren iritziz, mahaia eratu behar dela eta etorkizunean erabakiko dutela zer jarrera hartu. Dena dela, guk gureari eutsiko diogu.
• Enpresetan aurkeztu beharreko mozioak: aurkeztuko ditugun mozioen bidez, enpresei eskatuko diegu probintziako hitzarmenean azaltzen diren baldintzak ezartzen iraun dezatela 2013ko uztailetik aurrera, erreformaren ondorioak gerarazteko, besteak beste.
• Probintziako Hitzarmenaren negoziazioa: guztion lan baldintzak bermatzen duen hitzarmena negoziatu.
Hiru adibidetan, klausula hauek jasotzen ditu:
  1. Probintziako hitzarmena ez da estatu mailan negozia daitekeenaren menpe egon behar. Probintziako hitzarmenean itunduko diren baldintzek oinarrizko erreferentzia izan behar dute sektoreko langileentzat, honela, ez dadin inondik inora negozia honen azpitik.
  2. Derrigorrezko arbitrajeei ez. Enpresak deslotu nahi izango balu hitzarmenean ezarria dagoenetik, beharginen ordezkaritzarekin akordioren bat adostu beharko luke.
  3. Ultraktibitatea. Hitzarmen berria sinatuko ez den bitartean, hitzarmenean adostuko diren baldintzei eutsiko zaie.
  4. Derrigorrezko kaleratzeei ez.
Neurri hauek adostuz, gure hitzarmenei eutsi ahal izango genieke; honen edukia Madrilen adostu daitekeenaren gainetik bete beharko litzateke. Lau klausula hauek barik, adostu dezaketen guztia (GUZTIA! Baita hitzarmenak edo enpresa itunak ere) urra dezaketelako edonoiz eta ezar liezaguketelako estatuko hitzarmenek edota langileen estatutuak dioena.
Puntu hauek guztiek lehentasuna izan behar dute negoziazioetan; bestela, negozia daitekeen eduki oro enpresariak bete dezake edo ez, bere gurariaren arabera. Hortaz, Euskal Herriko sindikatu guztion ardura eta betebeharra, mota honetako proposamenen bidez, negoziazio kolektiboaren berezko esparruaren alde egitea izango da, iruzurrik eta tranparik gabe.
Langileok, LAB sindikatuarekin elkar hartuz, beti babestu izan dugu probintziako hitzarmena, eta Rajoyren ezarpenen edo sindikaturen baten interesen gainetik, bere horretan iraungo dugu.
Ez dugu zakarrontzira botako horrenbeste urtetako beharra kostatu zaiguna. Gure enpresa edozein dela ere, hitzarmen zuzena gura dugu! Nahiz eta gu banantzen saiatu, badakigu gure gaitasuna talde-borrokan dagoela.
HERRIALDEKO HITZARMENEN ALDE, DENOK ELKAR HARTUZ LORTUKO DUGU!

2012-11-26

LAN DUIN ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE, EUSKAL HERRIA MARTXAN! Hemen bizi, hemen erabaki.


Azaroaren 26etatik 30era bitartean lan duinaren eta eskubide sozialen aldeko martxa izango da, euskal gehiengo sozialak antolutuko du. Ezkerraldean azaroak 28, asteazkena, zenbait ekintza antolatuko dugu lelo hauek aldarrikatzeko.


Barakaldo:
10:30etan
Barakaldoko Udaleko Ongizarte Sailaren aurrean elkarretaratzea.


19:30etan Justizi Jauregian. Elkarretatzea.

Sestao:
10:30etan
Lanbideren aurrean, lapikokada.


19:00etan Kasko Plazan, manifestazioa.

Portugalete:
12etan Ogasun Sailaren aurrean. Elkarretaratzea.


19:00etan Lanbideren aurrean. Elkarretaratzea.

Santurtzi:
19:00etan
Lanbideren aurrean. Elkarretaratzea.


2012-11-22

IKEA se compromete a no hacer efectiva la bajada salarial.


Esta mañana, por fin, IKEA a tenido a bien reunirse con el Comité de Empresa y se han tratado los temas pendientes.



Desde LAB hemos realizado la consulta sobre el posicionamiento de la decisión de la Patronal de reducir un 0,8% con carácter retroactivo a 1 de enero de 2012 y de la resolución judicial, que sentencia, que se realizo una subida salarial inferior y condena a las empresas a abonar un 0,3% a las trabajadoras y trabajadores. IKEA a manifestado, no estar a favor de la decisión de la Patronal y no tiene previsto realizar ninguna reducción salarial y en lo referente a la subida mal calculada, esperara al recurso presentado por la ANGED.



LAB a solicitado información sobre las reducciones por guarda legal, ya que se están modificando los acuerdos entre las partes. IKEA a realiza un alegato a la solidaridad entre la clase trabajadora infumable y a vuelto a llorar por los resultados económicos para reconocer que se esta ajustando la plantilla y estas personas con reducciones por guarda legal tendrán que variar sus horarios, es decir, que IKEA utiliza a su antojo la reforma laboral.



En relación con el tema de reducciones, LAB hemos cuestionado a la empresa por las practicas “mafiosas” por medio de amenazas de cambios de puesto en caso de no claudicar y admitir los cambios. IKEA a tirado balones fuera y solo se ha interesado en saber que mandos actuando de dicha forma.



En caso de verte en esta tesitura, LAB entiende que estas practicas no son acordes a la ley, no dudes, consultanos!!!.



UGT ha solicitado que el personal de pocas horas pueda acceder a ampliaciones y de esta forma la empresa no realice nuevas contrataciones. La Dirección de la empresa a realizado un compromiso de estudiarlo. LAB ha solicitado que el reparto de la riqueza entre los trabajadores y trabajadoras y que no realice contrataciones por debajo del salario mínimo interprofesional para evitar que casi el 60% de la plantilla continué en el umbral de la pobreza.



UGT ha solicitado el cambio de los tecnicismos en el formulario de liquidación para las trabajadas y trabajadores que soliciten una excedencia por guarda legal, ya que, se utilizan términos pueden llevar a confusión.



UGT ha solicitado formaciones y más personal realizando las tareas de ptag.



Los puntos de CCOO no han sido tratados por tratarse de cuestiones de salud laboral y la dirección ha remitido dicho tema al Comité de Seguridad y Salud Laboral.



ELA no ha tratado ningún tema, parece que no hay problemas...

2012-11-21

Sindikatu eta eragile sozialek “Euskal Herria martxan” ekimena aurkeztu dute.

Esta mañana se ha presentado el calendario de movilizaciones que desarrollarán diferentes colectivos sociales y sindicales a lo largo de la próxima semana en la mayoría de comarcas de Euskal Herria. Esta semana estará llena de múltiples iniciativas, actividades y concentraciones. Estas jornadas de movilizaciones concluirán con la celebración de manifestaciones el viernes 30 de noviembre en las 4 capitales de Herrialde (en Iruña esta manifestación se celebrará el miércoles 28).

Calendario del paso de la “Marcha Por un Trabajo Digno y los Derechos Sociales”
-26 de noviembre, lunes: Durango, Azpeitia, Zarautz

-27 de noviembre, martes: Errenteria, Altsasu, Bera, Irún

-28 de noviembre, miércoles: Eibar, Bergara, Tolosa y los municipios de la Margen Izquierda (Barakaldo, Sestao, Portugalete y Santurtzi). Manifestación por la tarde en Iruñea; 19:00 horas (Estación de autobuses).

-29 de noviembre, jueves: Laudio, Galdalkao-Basauri martxa, Leioa, Erromo-Areeta martxa

-30 de noviembre, viernes: Manifestaciones por la tarde en Bilbo –18:30 Sagrado Corazón–, Gasteiz –19:00 Plaza Bilbao– y Donostia –19:00 Boulevard–.

Sal a la calle, movilízate, reclama tus derechos.

Gu ere azaroaren 25ean kalean egongo gara emakumeonganako indarkeriaren aurka!

Datorren igandean, azaroaren 25ean, LABeko afiliatu eta delegatuoi Euskal herriko mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi dizuegu, emakumeonganako indarkeria egoerak salatu, borrokatu eta garaitzeko bidean.
Indarkeria sexista gure bizitzako esparru guztietan presente dagoen egoera larria da. Zoritxarrez, bereziki krisialdi testuinguru honetan, langileok emakumeonganako zapalkuntza egoerak lan merkatuan ikusten jarraitzen dugu egunero, nahiz eta askori, krisialdi honek emakume langileen egoeran eragiten dituen kalteak antzematea kostatu.

Guk langile gisa, gure konpromisoa jendarteratu nahi dugu lantokietan egoera hauei aurre egiteko lan eginez, baina honetarako jendarte osoaren konpromisoa eta borroka nahitaezkoak dira. Honen jakitun izanik, azaroaren 25ean Euskal Herriko hiriburu eta hainbat txokotan data honen bueltan mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazio eta ekimenetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Egungo jendarte kapitalista patriarkalaren kontrako borrokak, emakumeok pairatzen duten zapalkuntzaren aurkako borroka barnebildu behar du eta honetarako, mugimendu feministak egiten duen ekarpena gure egin eta hau indartzeko konpromisoa agertzen dugu.

Guzti honengatik, gu ere 25ean kalean egongo gara indarkeria sexistaren aurka.
HIRIBURUETAKO DEIALDIAK:
Baiona: azaroaren 24an, 11:00etan merkatu plazan. Emazteenganako bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna.Bilbo: eguerdiko 12:30etan Arriagan. “Ez obeditu, ez zerbitzatu, ez isildu. Egin dezagun iraultza feminista!”Donostia: eguerdiko 13:00etan Bulebarretik. “Indarkeria matxistaren aurka erresistentzia feminista”.Gasteiz: eguerdiko 12:30etan Probintzia plazan. “Indarkeria matxistaren aurrean feminismoa”. Iruñea: eguerdiko 12:00etan Gaztelu plazatik. “Gestion Institucional = -igualdad +violencia sexista, feministok aurre egin diezaiogun!”

2012-11-06

Otra reunión boikoteada por IKEA, ¿hasta cuando?


La Sección Sindical de LAB muestra su total disconformidad con la actitud de la Dirección de IKEA, por la reiterada negativa a reunirse con la representación de las trabajadoras y de los trabajadores.



El pasado mes, la empresa evito varias citas por problemas de agenda, trasladando la reunión a mañana miércoles, a nuestro entender, la empresa ha actuado de mala fe convocando una reunión en medio de una CR y ayer desconvocandola, por problemas de agenda, faltando gravemente el respeto al conjunto de la plantilla vulnerando el derecho fundamental a reunión del Comité de Empresa.



Con esta actitud IKEA no se quiere sentar frente a frente para tratar los temas propuestos por LAB:



    • Bajada de sueldo con carácter retroactivo a enero de 2012.
    • Presiones y amenazas al personal con reducción de jornada.
    • Presiones de los mandos a la plantilla.



Desafortunadamente esta no es la primera vez que ocurre, en la última reunión del CE, la Dirección y el resto de sindicatos excluyeron de dicha reunión a los 2 representantes de LAB, dicha cita LAB pidió cambiarla, ya que debido a las malas coberturas de las secciones no podíamos abandonar nuestros puestos de trabajo, petición desoída por la Dirección así como por UGT, ELA y CCOO.



Esta Sección Sindical no va a tolerar que IKEA ni el resto de sindicatos, proceda a desacreditar nuestra labor sindical y de no deponer en su actitud emprenderemos las acciones legales oportunas, es por ello que emplazamos a IKEA a convocar una fecha a la mayor brevedad posible.

2012-11-02

Salario 2012 y reducciones de jornadas, dos asuntos en los que IKEA se hace la sueca.


Hace más de un mes, LAB pregunto por escrito a la dirección de la empresa, pidiéndole aclaraciones sobre la devolución de parte del salario del 2012 y de los cambios de turnos a parte del personal con reducciones de jornadas por cuidado de menores.



A día de hoy, LAB sigue igual, no hemos recibido contestación alguna de la dirección, en su linea, haciéndose los suecos, como sin con ellos no fuera el tema. Esperamos que la semana que viene la dirección de explicaciones en la reunión ordinaria del CE.



Solicitamos a IKEA, que no tengamos que devolver parte de nuestro salario, ya que viendo los resultados de los ultimo año de crisis, en los que IKEA ha obtenido más de 30 millones de euros de benéficos seria una decisión muy difícil de entender. Del mismo modos esperamos que deponga la actitud ante el personal con reducción de jornada y respete los acuerdos firmados.

Archivo del blog