2015-06-18

Gure Esku Dago

EKAINAREN 21ean LANGILEOK BAIONA, BILBO, DONOSTIA, GASTEIZ ETA IRUÑEARA ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE

Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da. Hiru printzipio horien bueltan bagoaz urratsez urrats bidea egiten.

Bi urte dira Gure Esku Dago abian jarri zela eta iazko ekaineko giza-katea egin zenean garbi erakutsi zuen Gure Esku Dagok posible dela ekimen anitz eta guztiz parte hartzailearen bidez erabakitzeko eskubidearen aldeko motorrak aktibatzea euskal jendartean.

Orain pauso berri bat emateko ordua dugu. Jarrai dezagun aurrera bidean, ehuntze fasea borobilduz, adoste fasea eraikiz eta erabakitze fasea egikarituz.

Datorren ekainaren 21ean hitzordu garrantzitsua dugu eta LABetik gure militantziari eta euskal langile guztiei dei egin nahi dizuegu Gure Esku Dagoren deiari erantzunez aktiboki parte har dezazuen Euskal Herriko hiriburuak betez. Erabakitzeko eskubidearen aldeko bidean aurrera egitea gure esku dago.

EL 21 de JUNIO TODOS Y TODAS LAS TRABAJADORAS A BAIONA, BILBO, DONOSTIA, GASTEIZ E IRUÑEA A FAVOR DEL DERECHO A DECIDIR.

Somos una nación, tenemos derecho a decidir y ha llegado el momento de la ciudadanía.

Han pasado dos años desde que Gure Esku Dago echara a andar y el pasado mes de junio, en la cadena humana, dimos comienzo a un camino que demuestra que es posible poner en marcha a la sociedad vasca a favor de este derecho democrático.

Ahora es el momento de dar un paso más. Sigamos avanzando, afinando la fase de unir, construyendo la de acordar y ejecutando la fase de decidir.


El próximo
21 de junio tenemos una cita muy importante y desde LAB queremos hacer un llamamiento a toda la militancia y a la clase trabajadora a participar en la convocatoria de Gure Esku Dago llenando las capitales de Euskal Herria. En nuestras manos está la clave para avanzar en el camino del derecho a decidir.