Zure botoa nahi dugu. Zure botoa eskatzen dizugu. Zure botoari esker LABek batzordean presentzi handiagoa izango du eta gure ordezkariek babes handiagoa izango dute. Baina gehiago nahi dugu, garrantzitsuena nahi dugu.
Bozkatzea inplikatzea da, guztiok gorenera eramango gaituen eskailera baten lehen eskailera-maila igotzea. Zure botorik gabe, zure inplikaziorik gabe, zure jarrera eta lanpostuaren defentsaren aldeko apustu argirik gabe, ez du zentzurik.
Horregatik ez dugu soilik zure botoa nahi. Garrantzitsuena nahi dugu: zu nahi zaitugu. Zure botoarekin indarra izango dugun arren, zurekin gaindiezinak izango garelako.