LAS
LLANAS FUTBOL ZELAIAN 12:00 etan
ZUTABEAK
Ordua
:10:30 etan
SANTURTZI (Santurtziko parkea, Murrieta, Abaro,Peñota, Simon Bolivar, Karlos VII, Ramón y Cajal)
BARAKALDO
( Santa Teresa Plaza, Askatasuna, Ibaibe, Bidegorri, Galindo, Doctor
Ferran)
Euskal
Herriko txoko guztietara iristeko asmoz aurtengo Maiatzaren Lehenari
begira antolatutako mobilizazioak aurkeztu ditu gaur LAB sindikatuak.
Eskualdeka
izango dira aurtengo manifestazioak, “ Gobernuetatik ezartzen ari
diren neurri eta erabakiak pairatzen eta borrokatzen dituzten
herritarrak bizi diren tokietan”, sindikatuko komunikazio idazkari
Sonia Gonzálezek adierazi duenez. Maiatzaren Lehena oso testuinguru
berezian dator, krisi ekonomiko bete-betean, astetik astera erabaki
eta murrizketa berriak inposatzen ari zaizkigunean; azkenak,
egunotan, osasungintzan eta hezkuntzan.
“Madrilgo
Gobernuan hartzen ari diren erabakiak eta finkatzen ari diren
politikak hemen aplikatzea suizidio politiko, ekonomiko eta sozial
bat da” ohartarazi du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Horregatik,
greba orokor arrakastatsuaren ostean, aktibaziorako Maiatzaren Lehena
izango da honakoa, “erreforma salaketatik haratago, aplikatzen ari
diren politika guztien kontra langileok erabaki behar dugulako,
Euskal Herriak erabaki behar duelako, krisiari irtenbide propia
Euskal Herrian bertan emateko”.
Etxaide
eta Gonzálezen esanetan, “hartzen ari diren erabakiak politikoak
dira, ez ekonomikoak; gezurra da politika hauek direnik egin
daitezkeen bakarra, ez da egia Gobernuak derrigortuak daudenik eta
are gutxiago horrela krisitik noizbait aterako garenik.” LABeko
idazkari nagusiak nabarmendu du Greba Orokorrarekin berriro ere argi
geratu dela “euskal langileok, euskal jendeartearen gehiengo handi
batek ez dugula inposaketaren bidea onartzen” . Krisiari irtenbide
“propio eta demokratikoa” emateko akordioak eraikitzeko garaia
da. Irtenbide horren abiapuntua gutxieneko kontsentsu politiko batean
jartzen du sindikatuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario