2013-03-14

MUGI GAITEZEN GURE ESKUBIDEEN ALDE

Datuak eta errealitatea adierazten digute murrizketen bidez egiten ari diren politikak ez digutela krisialditik ateratzen. Urte luzez borrokatuz lortu ditugun eskubideak deuseztatu nahi dituzte.

Erakundeek erabaki dute gizarte-gastuak murriztu behar direla, horren harira, gizarte-zerbitzu publikoetara zuzendutako aurrekontuak urritu dituzte. Osasungintza, hezkuntza, etxebizitza, ingurumena, enplegua, etabarrera... zuzendutako aurrekontuak murriztu dituzte, baita gizarte-laguntzak eskuratzeko betekizunak handitu eta gizarte-laguntzen munta gutxitu ere.

Horregaitik, euskal jendartea deitzen dugu martxoaren 16an Bilboko kaleetan zehar ibiliko den manifestazioan parte har dezan. Manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean.
AGENTES SOCIALES: AHT Gelditu!Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las Prestaciones sociales, Asamblea de Invisibles, Distintas Asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen AsanbladaAsamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivos de parados y paradas de Iruñerria, Coordinadora de Grupos de San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma, Gipuzkoako Pentsionisten Duintasun Elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, M15M Bizkaia, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Portugalete Eraikitzen, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.

SINDICATOS: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Archivo del blog