2014-05-12

Maiatzaren 14ean LAB bozkatu. Gure hitza betetzen dugu.

DATORREN MAIATZAREN 14ko hauteskunde sindekaletara aurkeztuko garen langile talde bat gara, LAB sindikatuaren siglapean.

Elkartzen gaituena lana da, kompromisoa, ilusioa eta es dugu gu beldurtzerik onartzen. LABen aurkako jarrera antisindikalak ez du lortu gure sindikalgintza gereraztea. Jakin badakigu traba egiten dugula,behargin lez ditugun eskubideak babesten ditugulako. Ez dugu etsiko zeregin horretan, IKEAkgura duena egin dezala; guztion artean erabakitzen badugu LABek ordezkaritza izatea enpresa, lau horma hauen artean beharra egiten duen pertsona bakoitzaren alde borrokatuko gara.

Zuk bakarrik erabaki dezakezu nork ordezkatuko zaituen. Gogoetan egin dezazun eta maiatzaren 14an emango duzun botoa erabakiko duzunean, sindikatua bakoitzaren ekintza sindikala kontuan har dezazun eskatzen dizugu. Sindikatu guztiek ez dezakete esan oldakorrak eta saiatuak izan direla eta gaur egun badirela. LABek erakutsi dizu 9 urte hauetan, bere egintzetan eta jarreretan, zein oldarkor eta saiatuak garen.

LABek maiatzaren 14an egingo diren hauteskundeetan zure botoa eskatu gura dizu. Fida zaitezte gutaz; gertuko ekintza sindikalaren konpromisoa eskaitzen dizuegu, IKEAn beharra egiten dugunon interesak eta eskubideak babestuko duena.

GUZTION ARTEAN
GEHIAGO EGINGO DUGU

Maiatzaren 14ean
LAB bozkatu

Gure hitza betetzen dugu

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Archivo del blog