Aurrekoetan
jakinarazi dizuegu azken lan erreformak zuzenean erasotzen diela
langileen eskubideei. Erreforma honek errotik aldatu du egun arte
ezagutu dugun negoziazio kolektiboaren eredua. Langileok negoziazio
kolektiborako eskubiderik gabe utzi nahi gaituzte.
ELA
sindikatuak banatu duen informazio-orrian adierazi du erreformaren
ezarpenei men egiten diela eta aukera bakarra enpresaz enpresa
negoziatzea dela. Ezkutatzen ari dira ere, aurre ez egitea erabaki
duen erreforma horri esker (onartu duena) eta enpresa estatu mailakoa
baldin bada, ezar diezaiguketela dagokion enpresan, estatu mailan
negoziatu dutena.
Ez
dakigu nolatan, ELAk honelakoa bota ondoren, lasai-arraio gera
daitekeen, jakin badakielako, erreforma bere egitea eta berau
onartzea ez obeditzearen aurkakoa dela. ELAk esparru politikoari
hainbestetan eskatzen dion eta enpresa eta negoziazio mailako bere
jarduera esparruan horren gutxi erabiltzen duen desobedientzia hain
zuzen. LABek berresten du badela
alternatiba!
Horretxegatik
deitu zuen greba orokorra gehiengo sindikalak. Egin ditugun greba
bakoitza eta guztiak Madrilen ezarpenei aurre egiteko deitu genituen.
Esan, esan genuen, egunez egun borrokatu behar zela gure eskubideen
alde eta lan erreforma ezar liezaguketen eragozteko. Helburu horretan
irten ginen kalera euskal langileok. Kezkagarria da ELAk argi ez
jakitea zergatik egin zituen.
LABek
babestuko du negoziazio kolektiboaren berezko esparrua Euskal
Herriarentzat, negoziazio esparru guztietan: intersektorialean,
sektorekoan eta enpresakoan. Eta babestu, greba egin eta aurreko
egunetan, greba egunetan eta ondorengo egunetan babestuko ditu ere,
gure
eskura dauden baliabide guztiak erabiliz.
EZ
DIEZAGUTELA ZIRIRIK SAR, ENPRESAKO HITZARMENAK EZ DIRA IRTENBIDEA!
LABek
betidanik esan du probintzia mailako hitzarmenak sektoreko langile
guztien baldintzak (guztientzako
hitzarmena)
arautzen dituen oina dela eta enpresako hitzarmenak probintziako
hitzarmenean arautzen dena hobetzeko bitartekoak direla. Hortaz, bi
negoziazio esparruak osagarriak dira (probintziakoa eta enpresakoa),
baina enpresakoa ez da inoiz probintziako hitzarmenek jasaten duten
erasoen irtenbide.
Beraz,
LABek berresten du enpresako
hitzarmenak ez direla bide bakarra.
Ez dira inoiz horrela gertatu, ez eta oraingoan ere. Probintzia
mailako hitzarmenak galtzen eta estatu mailako hitzarmenak ezar
diezaguten uzteak sektore honetako milaka eta milaka langile
negoziazio esparrurik gabe uztea dakar berekin, lan harremanak
banan-banangoak izatea dakar. LABek ez du inondik inora honelakorik
onartuko.
Madriletik
datozen eraso guztiak gerarazteko bide bakarra langile guztion
antolakuntzan eta baterako borrokan datza.
Gure eskubideen aldeko, GUZTIONAK diren eskubideen aldeko borroka
piztu behar dugu (hamaika urtetan eta guztion ahaleginari esker
irabaziak)! Nahiz enpresa handietan nahiz txikietan lan egiten badugu
ere. Eta horri esaten zaio: PROBINTZIAKO HITZARMENARI EUTSIKO ZAION
ARTE, HURA BABESTU ETA BORROKATU!!! Balio izan dezala, gutxieneko
erreferentzia gisa, berau hobetzeko behar besteko indar harremanak
dituzten enpresentzat!
Ez
gaitezke segadan eror eta ez dezakegu gure eskubideen defentsa “nork
bere burua salba dezala!” batean bihurtu.
Euskal
Herrian badakigu zer den borrokatzea eta ezarpenei garaitzea. .
Ez dezagula ahaztu!
ZELAN?
-
Sektore
guztientzat lanbide arteko akordioa edo sektoreko esparru-akordioa:
helburu horretan, urriak 18 zituenean, deitu genituen gainontzeko
sindikatuak eta patronala. Akordio hauen helburu nagusia probintziako
hitzarmenak estatuko akordioez babestea da. Guztiz legezkoa da, eta
ELAK badaki. Zergatik ez dio inolako baliorik ematen honi eta LAB
deskalifikatzen du, erreforma ez dugula irakurri esanez? Ba ez
dutelako agerian laga gura probintziako hitzarmenen desagerpena eta
estatu mailakoak ezartzea ez zaiela axola.
Ezartzeko
garaian, enpresako hitzarmenek Probintziako hitzarmenei nagusitzen
zaizkionez, esan behar dugu:
a)
Politikoki garrantzia handia dauka patronalak eta sindikatuok
akordioak lotzea, probintziako hitzarmenak oinarrizko erreferentzia
izan daitezen, eta hori ELAk badaki.
b)
Enpresako hitzarmenek probintziakoaren gainetik egon daitezen,
beharrezkoa da, enpresetan, batzordearen gehiengoarekin akordioa
azpitik sinatzea. LABek ez du egingo eta konpromiso bera eskatzen
diegu gainontzeko sindikatuei. Zer egingo du ELA?
Bilera
hartan bi elementu geratu ziren agerian: alde batetik, LABek blindatu
gura duela negoziazio kolektiboaren euskal esparrua Madrilek duen
ezartze ahalmenaren aurka eta bestetik, CCOO gurekin bat datorrela
eta ELA eta UGT-ren iritziz, mahaia eratu behar dela eta etorkizunean
erabakiko dutela zer jarrera hartu. Dena dela, guk gureari eutsiko
diogu.
•
Enpresetan
aurkeztu beharreko mozioak:
aurkeztuko ditugun mozioen bidez, enpresei eskatuko diegu
probintziako hitzarmenean azaltzen diren baldintzak ezartzen iraun
dezatela 2013ko uztailetik aurrera, erreformaren ondorioak
gerarazteko, besteak beste.
•
Probintziako
Hitzarmenaren negoziazioa:
guztion lan baldintzak bermatzen duen hitzarmena negoziatu.
Hiru
adibidetan, klausula hauek jasotzen ditu:
- Probintziako hitzarmena ez da estatu mailan negozia daitekeenaren menpe egon behar. Probintziako hitzarmenean itunduko diren baldintzek oinarrizko erreferentzia izan behar dute sektoreko langileentzat, honela, ez dadin inondik inora negozia honen azpitik.
- Derrigorrezko arbitrajeei ez. Enpresak deslotu nahi izango balu hitzarmenean ezarria dagoenetik, beharginen ordezkaritzarekin akordioren bat adostu beharko luke.
- Ultraktibitatea. Hitzarmen berria sinatuko ez den bitartean, hitzarmenean adostuko diren baldintzei eutsiko zaie.
- Derrigorrezko kaleratzeei ez.
Neurri
hauek adostuz, gure hitzarmenei eutsi ahal izango genieke; honen
edukia Madrilen adostu daitekeenaren gainetik bete beharko litzateke.
Lau klausula hauek barik, adostu dezaketen guztia (GUZTIA! Baita
hitzarmenak edo enpresa itunak ere) urra dezaketelako edonoiz eta
ezar liezaguketelako estatuko hitzarmenek edota langileen estatutuak
dioena.
Puntu
hauek guztiek lehentasuna izan behar dute negoziazioetan; bestela,
negozia daitekeen eduki oro enpresariak bete dezake edo ez, bere
gurariaren arabera. Hortaz, Euskal Herriko sindikatu guztion ardura
eta betebeharra, mota honetako proposamenen bidez, negoziazio
kolektiboaren berezko esparruaren alde egitea izango da, iruzurrik
eta tranparik gabe.
Langileok,
LAB sindikatuarekin elkar hartuz, beti babestu izan dugu probintziako
hitzarmena, eta Rajoyren ezarpenen edo sindikaturen baten interesen
gainetik, bere horretan iraungo dugu.
Ez
dugu zakarrontzira botako horrenbeste urtetako beharra kostatu
zaiguna. Gure enpresa edozein dela ere, hitzarmen zuzena gura dugu!
Nahiz eta gu banantzen saiatu, badakigu gure gaitasuna talde-borrokan
dagoela.
HERRIALDEKO
HITZARMENEN ALDE, DENOK ELKAR HARTUZ LORTUKO DUGU!
No hay comentarios:
Publicar un comentario