Ezkerraldea
ekonomikoki sendoa zen eskualdea izatetik, prekarietatea nagusi den
eskualdea bihurtu da. Krisialdia irauten ari den urte luze
hauen ostean, Ezkerraldean, Euskal Herrian, behargin txiroak badaude.
Beharginek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskatu behar dute.
Ezkerraldean
lotzen diren kontratu gutxi horiek prekarioak dira; sinatzen diren
kontratuen %95a behin-behinekoak dira.Estatu mailako hitzarmenen
menpe dauden merkataritzan eta elikagaigintzan, batez besteko soldata
750 eurotakoa da (apalagoa ez bada, emakumeei egiten zaien aldi
baterako kontratuak nagusi direlako). Aipatu prekarietatea
industriara hurbiltzen ari da; honetan, soldatak, izozteen bidez,
murrizten ari dira, eta egiten diren kontratazio berrietan ez dira
aitortzen aitzinean zeuden eskubideak.
Ezkerraldeko
gazteria ez emantzipatzera edota emigratzera zigortua dago, inoiz
egon den belaunaldi prestatuena izan arren. Baina hala ere, hauei
eskaintzen zaizkien lanpostuak “kualifikaziorik” behar ez duten
eta erraz ordezka daitezkeen apal-betetzaileen, kutxazain,
garbitzaile,... lanak betetzeko dira.
Gaur
egun, Ezkerraldean, behargin kopuru handiena erabiltzen duten
enpresak udalak dira edota Gurutzetako Ospitale bera; enpresa
publikoak enplegua sortzeko iturri lirateke, murrizketak egiteari
ekin izan ez baliote.
Errealitate
honen aurrean, LAB sindikatua duela urte batzuk ezagutzera ematen ari
dela arazo hau. Beharginek, lantokietan egin diren inkesta anonimoen
bidez, zehaztu dute zeintzuk diren egoera honen zio sortzaile
nagusiak. Emaitza latza da, inkestatu diren langileen %80ak lan
prekarioetan egiten du lan. Behin-behinekotasuna, soldata,
malgutasuna, lanaldi mota, lan ordutegiak egoera hori finkatzen duten
elementu gisa adierazi dira.
LABek
gura du, antolamenduaren, kontzientziazioaren eta kalean egin borroka
bidez, laneko prekarietatearen birus kapitalista hori neutralizatzeko
neurriak har daitezela. Eusko Jaurlaritzari eska diezazkiogun eta
eskatu behar diegun lehen premiazko neurriak dira:
•
1.200
€tako gutxiengo soldata.
•
Lana
banatu dadila, lan aste osoa 35 ordutara murriztuz.
•
Bertako
hitzarmen kolektiboak, Madrilen ezarri erreformen aurka blindatuak.
•
Aldi
bateko kontratazioari gutxiengo ordu kopurua ezarri.
•
Laneko
Ikuskaritzak kontrol eraginkorra egin diezaiela enpresei.
Gai
hau agenda politikoan sartzen has dadin, horren harira, alarma
soziala piztu behar dugu. Horrengatik, gonbidatzen zaitugu eta
eskatzen dizugu jende gehiago honetan nahastera anima dezazula,
Ezkerraldean, abenduak 7 izango dituenean prestatu dugun ekimenean
ahalik eta jende gehien parte har dezan.
Abenduaren
7an egingo dugun manifestazioa Megaparkeko gasolindegitik abiatuko
da, goizeko 11:00etan eta prekarietatearen aurkako lasterketa egingo
dugu. Irabazlea bere beharginei baldintzarik prekarioenak ezartzen
dien enpresa izango da. Baldintza horiek ahalbidetzen dituzten
arduradunek (Confebaskek, Eusko Jaurlaritzak eta EAJk) banatuko
dituzte dominak.
ZAIN
GAITUZU