Dekretuz
onartu den lan erreforma euskal langileriaren kontrako eraso latza
dugu eta ondorio benetan larriak ekarriko dizkio langile klase
osoari: landunei –kontratazio berriei ez ezik, jadanik lanean
daudenei ere eragiteko mekanismoak ezartzen dituelako- eta
langabetuei –errefomak ez duelako enplegurik sortuko, suntsitu
baino, eta, lan merkatura sartuta ere, enpleguak ez duelako bizi
baldintza duinik ziurtatuko-.
Krisialdia
ez da erreformaren arrazoia, aitzakia baino, patronalaren boterea ia
mugarik gabe handitzeko aitzakia. Bere helburua ez da enplegua
sortzea edota prekarietateari kontra egitea, saltzen diguten bezala.
Aitzitik, erreforma honek patronalari bere betiko eskakizuna
oparitzen dio: bere boterea handitu kaleratzeko, soldatak jaisteko
eta hitzarmen kolektiboak ez betetzeko.
Erreformari
buruzko txostena (euskaraz) https://docs.google.com/file/d/0Bz3LzhXkmSv0YmY3MjExMjUtZDEzNS00MjY5LTk5NTAtMTg0ZmI3ZmY5MGM0/edit
Informe
sobre la reforma (castellano) https://docs.google.com/file/d/0Bz3LzhXkmSv0NDQwNTBjNWMtMDI4Ny00NzI1LTk1OTctN2FjZjAzMDBmODEx/edit
Informatzen
erreformariburuz (euskaraz eta gaztelaniaz) https://docs.google.com/file/d/0Bz3LzhXkmSv0MWRmNDNhOTYtMThlZS00Nzk5LWJmMTMtZWYyNDU2NjQ0MjA1/edit
No hay comentarios:
Publicar un comentario